sábado, 6 de agosto de 2011

Azkenengo asteetan egindakoaren laburpentxo bat.

Sentitzen det, azken bolada honetan ez det ia ezerrez idatzi blogg-ean. Denbora daramat idazteko gogoarekin, zeren gauza asko dauzkat kontatzeko.
Beno, pentsatu det egitea laburpentxo bat, azkenen aste hauetan egin ditudan gauzak kontatzeko.

-Graduación CECAL: Aurreko ostiralean eduki genun CECAL-eko ikasleen graduazioa. Institutoan egin genuen graduazioa, lehenengo banatu genituean tituloak eta gero ipini zuten bideo bat kurtso ezberdinetako argazkiekin, oso polita izan zan eta oso ondo pasatu genuen.
Rita eta biok banatu genizkien Promotores de Salud-eko ikasleei beraien tituloak:


Orain Irailerarte ez dira kurtso berriak hasiko, baina dagoeneko hasi gara klaseak prestatzen...

Guztira 130 ikasle inguru graduatu ziren, bertan egon ziren CECAL-ek dauzkan ikastaro guztietako ikasleak: Repostería, Manualidades, asistente de farmacia, promotores de salud, asistente adminsitrativo, peluquería, asistente en computación, ... Batzuk ematen dira instututoan gauean (promotores de salud adibidez) eta beste batzuk ematen dituzte La Ascención etxean (nere etxe atzekaldean).

Argazki honetan agertzen gara CECAL-eko irakasle batzuk; Esthepany (Uñas y sistemas-eko irakaslea), Ni , Rita (Promotores de salud) eta Yajaria (Desarrollo humano-ko irakaslea). Beraiek dira nere hemengo lagunak, oso harreman ona daukagu eta elkarrekin oso ongi pasatzen degu.



-Foro sobre VOLUNTARIADO: Aurreko astean ospatu zen institutoan la Semana Ignaciana. Aste guztian zehar antolatu ziren ekintza ezberdinak (foro sobre violencia de género, foro sobre refugiados, foro sobre áfrica, ...), oso interesgarriak denak.
Nik parte hartu nuen bolondresen buruzko foroan, bertan hitz egin nuen nere bolondres esperientzia ezberdinei buruz. Hasiera batean ez nekien zer kontatu, baina gero prestatu nuen power point bat eta azkenean oso aurkezpen polit eta interesgarria geratu zitzaidan. :-)
Foroan ere parte hartu zuen Juan Carlos Esclona-k, bera da Venezuelako Fe y Alegria-ko bolondres guztietaz arduratzen dena.

                                          Juan Carlos eta ni foroa hasi baino lehen.

                                          Ikasleak, txarla entzuten.

Momentu hauetan hari gara antolatzen ikastaro bat, nahi degu antolatu bolondres talde bat institutoan ekintza ezberdinak burutzeko. Hortarako garrantzitsua iruditzen zaigu formakuntza bat jasotzea, ekintzekin hasi aurretik, ea nola ateratzen zaigun... izango dezute horren berri.

-Plan Vacacional "Somos IUSF": Aste honetan eduki degu el plan vacacional.Goizero joaten ginen institukoko ikasleen eta irakasleen umeekin eta inguruko komunitateko umeekin ekintza ezberdinak antolatzera.
Haurten arazoak izan ditugu, zeren presupuestorik ez zegoenez ezin izandu degu nahi genituen ekintza guztiak egin, baina jendeak donazioak egin dituenez, azkenean dana oso ondo atera da!
Goizeko 8etan geratzen ginen institutoan eta eguerdiko ordubatetan itzultzen ginen. Guztira 50 ume inguru izan ditugu, 6-10 urte bitartekoak.

                                          Lehenengo egunean, umeak iristen ziren bitartean...

Egun bakoitzean leku ezberdinetara eraman ditugu: Plaza bolivar, la casa de la capitulación, liburutegi zentralera, al paseo del lago, a la casa de la ascensión, katedraleara,....

                                         Liburutegian, jolas batzuk egiten.


                                         Marakaiboko katedralean


Plastilinarekin jolasten...

Nik aprobetsatu det ere leku berriak ezagutzeko. Oso gustora ibili naiz umeekin, baina bukatzen genituen eguenak neka-neka eginda, zeren pasatzen genuen goiz osoa gora eta behera eta gero arratsaldea urrengo eguneko gauzak prestatzen... baina oso esperientzi polita izan da. Datorren uretean gehiago!jajajajajaja