miércoles, 8 de febrero de 2012

MARTXA HARTUTA...

Kaixo guztioi!
Berriz ere hementxe nabil, nere kontuak kontatzen...
Idazten dizuet esateko dana oso ondo dijoala, betiko martxan...hementxe gabiltza institutoan lanean, dagoeneko semestre berri honen erdia ia pasa zaigu.... ze azkar pasatzen den denbora!!!
Konturatu naizenerako ia pasa dira 10 HILABETE Euskal Herria utzi nuenetik... guau!Egia esateko faltan botatzen det, batez ere hor utzi zaiutztedan familia eta lagun guztiak... Hala ere eskerrak gaur egun internet dagoela eta gutxienez honen bidez elkarrekin kontaktuan mantentzen gean, bestela guztia askoz ere gogorragoa izango zan.


Aurreko astean izan nuen Antisorgailuen inguruko txarla batzuk, interesgarria benetan. Prestatu nuen txarla bat, 2 ordu ingurukoa antisorgailu ezberdinei buruzko informazioa ezkeneiz, irudiekin, eredu batzuk eraman nituen... hemengo ikasleak orokorrean asko parte hartzen dute klaseetan adibideak kontatzen, zalantzak beldurrik gabe galdetzen, ... nik ere asko ikasten det beraiekin. Guztira hiru aldiz egin nuen aurkezpena aste berdinean eta oso gustora geratu nintzen, orokorrean dana ondo atera zen. Uste det gehiagotan errepikatu beharko degula...kontatuko dizuet.

Aste honetan ia hasi naiz Lehen sorospenetako ikastario berriekin, guztira bost talde atera dira, pila bat! orain ikasle askok nahi dituzte nerekin ater kreditu libreak enfermerian!jajajaja Ikastaro hauetan erakusten diet garrantzitsuena: zer diren lehen sorospenak, bizi konstanteak baloratzen, erredurak, zauriak nola tratatu, erreanimazioa nola egin, bendajeak nola egin... eta gauza geihago. Nahiko praktikoa da tailerra , horregatik etortzen dira. Orain arte klaseetan eman ditut baina dagoeneko lortu det erizaintza bulegoan arbela bat ipintzea eta hementxe ematen ditugu klaseak, praktikoagoa da, zeren bestela ibiltzen nintzan materialarekin alde batetik bestera, zeozer behar bazuten ezninduten topatzen... horrela hobeto...hala ere batzutan gehiegi sartzen dira klasea moztea (buruko mina dele eta, tentsioaren kontrola egiteko...) baina bueno, horrela da gauza.
Ea laster argazkiren bat ateratzen deten eta igotzen dizuedan bat, ikusi ezazuen nola diren nere klase berriak. jajaja Gertatzen dena da orain kameraren pieza bat aldatu behar detela eta erosteko jun behar naizela denda batetara nahiko baztertuta geratzen zaidala, ea asteburu honetan lortzen dudan...

Azkenaldian larunbatetan saskibaloiera jokatzera joaten hari naiz, aurreko larunbatean eraman nuen argazki kamera eta argazki batzuk atera genituen. Ezdegu entrementurik egiten, larunbatetan paritduak jokatzen ditugu, elkarren artean. Badirudi laister torneoren batean parte hartuko degula, ea egia den! hemengo taldeak ezdauka zerikusirik Inter-rekoarekin...baina bueno, ezdago gaixki pixka bat entretenitzeko eta saski baloiera jokatzen ez ahazteko.
Hauek dira nere ekipoko jokalariak, argazki honetan gaude deskantsuan:


Datorren asteburuan zubia daukagu, lau egun jarraian jai dazkagu. Oraindikan ez degu ezerrez antolatu... baina nunbaitera joan nahi degu... ea lortzen degun zeozer egitea jaiegunak aprobetsatzeko.

Oso pozik nago zeren eta orain aste santuan gurasoak eta Karmele etorriko zaizkit bixitan, ze ondo! geroz eta gutxiago geratzen da!

Muxu asko guztiontzat eta ondo segi!!!!!