jueves, 29 de marzo de 2012

ASPALDIKOOOOOOOOOOO!!!!

Aspaldiko!!!
Badakit azkenaldi honetan blogg-aren bidez ezdudala seinalerik bidali, sentitzen det, ibili nahiz pixka bat lanpetuta (full, hemen esaten duten bezala) eta ez dut denborarik izan bertan sartzeko eta zuei zeozer kontatzeko. Oraitxe aurkitu dut momentua eta hortara noa!
Dagoeneko ia urtebete pasa da Venezuela iritsi nintzenetik, gezurra dirudi!ziztu bizian pasa da denbora!oraingoz gauza berri asko ikasi ditut, hala ere oraindikan urtebete gehíago geratzen zait aurretik.
Duela astetxo batzuk Caracas-era joan behar izan nintzen nere VISA berritzera, eta pixka bat kostata baina lortu nuen, beste urtebeterako baimena eman didate!
Dagoeneko jakingo dezute, baina Ekaina erdialdean Donostira joango naiz bixitan hamar bat egun, dena OPEa dela eta izango da, baina bueno, aitzaki horrekin bixitatxo bat egingo dizuet eta pilak kargatuta itzuliko naiz honera.
Azkenaldian izan ditut lehen sorospenetako ikastaro dexente (sei guztira). Gustora nago ikasleek ikasteko gogo asko dazkatelako eta pozik datozelako nere klaseetara.
Tailerrak bukatzeko gure insitutu inguruko komunitateetara atera gara tentsio arterial kontrolak egitera. Etxez-etxe joan gara nahi zuen jendeari tentsioa hartzen. Jarraian ekintza horretako argazki batzuk igo ditut.
Ikasleak klasean tentsio arteriala hartzen ikasten

koilarin bat jartzen klasean...


Ikasleekin komunitatera iristen TA jendeari neurtzera


TA neurtzen





Ikasle guztiak Argeni eta nerekin, TA neurketarekin bukatu genuenean.


Azkenaldian institutoan goizean antolatu dituzte bailoterapia batzuk, ikasleen artean kirola bultzatzeko intentzioarekin. IUSFn plazan antolatu dira eta oso ondo pasatu dute guztiak dantzatzen.


Bi egun barru bixita daukat, gurasoak eta Karmele etortzen dira! Irrikitan nago beraiekin egoteko, kontatuko dizuet zelan pasatzen degun, seguru primeran!

Muxu asko guztiontzat eta lasai egon, laister izango dezuela nere berri berriro ere!