lunes, 25 de abril de 2011

BUÑUELOAK PRESTATZEN...

Zen esan Guaranitoko jendeaz... hauekin ere oso gustora egon naiz.Egun batean egon ginan Yudely-en etxean buñueloak egiten. Yudely da bolondresen etxean lan egiten duen sukaldari bat, oso gertu bizi da lo egiten genuen etxetik eta gonbidatu gintuen bere familiarekin batera sukaldatzera. Atera nituen argazkiak pausu guztienak. Buñueloak Yuca-zkoak egin genituen.
  • Lehenengo egin behar da Yuca egosi eta behin hoztu danean, molinillotik pasatu behar da, ondo txikitzeko. Argazkian ateratzen dira Javi, Yudely eta bere coñata yuca egosiarekin mahailean.

  • Behin yuca txikituta dakagunean, amasatu behar da haurraultza batekin eta azukrearekin.


  • Gero masari forma eman behar zaio. Guk egin genituen bolak eta lazoak.

  • Bakarrik falta da frejitzea eta gero ezti pixka batekin jatea. Ummm ze goxoak! Aunq nahiko koipetsuak atera zitzaizkigun!baina hementxe horrela gustatzen zaizkie.....
Joango naiz teknika hobetzen, horrela Donostira itzultzen naizenean egingo dizkizuet errezeta hauek!

ASTESANTUA GUANARITON:

 Kaixo guztioi!
Bueno, jarraian astesantuan egin dudanaren laburpentxo bat kontatuko dizuet. Lehenik eta behin inpini dizuet mapa bat, Venezuelarena, horrela ahalko zarete egokitu eta orientatu hobeto.


-Maracaibo: Ni nagoen hiriaren ondoan dagoen hiria.
-San Francisco: Ni nagoen hiria.(IUSF-a hementxe dago)
-Caracas: Venezuelako hiriburua.
-Guanare: Guanaritotik gertuen dagoen hiria.
-Guanarito: astesantua pasatzen egon naizen herria.

Maracaibotik Guanarera autobusean joan nintzen, gauean lotan (10 ordu inguru). Guanaretik Guanaritora joateko errepidea obretan dago, oso gaizki dago, zuloz beteta, harri askorekin, argirik gabe... joaterakoan Luis-ekin (Guanarikoko institukoko zuzendariarekin) joan nintzen bere kotxean, eta oso ondo; baina bueltan hartu nuen buseta bat, kriston euri zaparrada egiten zuen, dana zegoen urez beteta... tximistak ziren errepideari argia ematen zioten bakarrak... autobusean baino, zirudien itsasontzi batean ginela igota. Arazorik gabe iritsi nintzen Guanarera eh!lasai egon!!

Guanarito da oso ezberdina, ez dauka San Franciscorekin batere ahantzik. Herritxo bat da, oso berdea, zelaiez inguratuta, fruitu eta barazki askorekin, animali asko (behiak, bufaloak, oiloak, gartzak,....),.. azken finean herri bateko giroa dauka. Jendea asko ezagutzen da beraien artean,...
Hona hementxe Guanaritori atera nizkion argazki batzuk:






Guanariton dagoen IUJO-ak eskaintzen du formakuntza agropecuarioa. Horretarako dauzkate zelai handiak, animali eta landare mota ezberdin askorekin, biberoak, la vaquería (bufalo eta behi esnea jasotzeko)....
Oraindikan dago eraikuntza bukatu gabe, presupuestoa dela eta. Hala ere 250 ikasle inguru dazkate eta beraiekin ekintza asko burutzen dituzte.
Hau da IUJO-aren argazki bat, badakit ez da oso ondo ikusten, baina da dagoena.



Goiz batean joan ginan esne bila vaqueriara, eta bertan ikusi genituen bi txekor gau hortan bertan jaio zairanak, hona hementxe argaki pare bat, zuek ere ikus dezazuen.

Guanariton daude lanean bolondres gehiago, badago gendea madrilekoa (jesus eta Javi), bilbotarra (Asier), japoniarra (Myyuki), boliviakoa, (Rosirihs)... oso gustora egon naiz beraiekin, zeren eta orain arte ez det izan aukera Venezuelaz kanpoko beste inorekin egoteko, beti izan naiz ni kanpotar bakarra. Oso ondo egon naiz beraikein egun hauetan, ea laster bidaltzen duten beste bolondresen bat gehiago nerekin hona eta horrela gutxienez akonpainatuagoa egongo naiz.
Guanariton gauza asko egin ditugu. Iritsi nintzen lehenengo egunean Myyuki-ren urtemuga zen, eduki genun barbakoa eta gero torta urteak ozpatzeko. Baita ere jolastu ditugu futbol partiduak (IUJO-ko zelaiean), patazko tortilak prestatu ditugu, lehenengo aldiz erre ditut sorbaldak, txirringaz ibili gara, buiñueloak egin ditugu, Javi-ren gela berria margotzen ibili gara,... eta abar.

Hilabete pare bat barru lehen sorospen ikastaro pare bat emango dituzte Guanaritoko IUJOan, komunitateko jendearentzat eta baita ikasleentzat ere. Laguntza eskatu didate gai batzuk lantzeko, beraz, seguraski, laister itzuliko naizela Guanaritora. Horrela bisitan itzultzen naiz...

sábado, 16 de abril de 2011

LA PRIMERA CONSULTA MÉDICA:

Hola a todos!
Bueno por aquí todo sigue bien, ayer viernes tuvimos la primera vez la consulta médica. Vino una médico voluntaria que era su primer día y estuvo muy a gusto. En la consulta se ve a los alumnos o a los trabajadores del instituto. La verdad que tuvimos de todo, estuvo interesante. En resumidas cuentas, hay un gran descontrol de la tensión arterial en casi todas las personas que vimos. He preparado unas tablas para poder hacer un seguimiento de las tensiones de la gente y así cuando venga la médico, podrá valorar mejor a los pacientes. Los controles los realizaremos en mi despacho.

Al final he sacado alguna foto, para que os entretengáis un rato y comprobéis que estoy bien. La primera foto que he subido es del árbol que tenemos en la entrada de casa. De aquí agarramos los mangos para hacer zumos para desayunar. La verdad que es una gozada levantarte, agarrar unos mangos y preparar un zumo en la licuadora para desayunar.

Hoy he hecho por primera vez sola, sin ningún tipo de ayuda, una Arepas (tortas de harina de maíz). La verdad que ha sido un desastre, no me han salido muy bien, cada una era de un tamaño,.... y para colmo se me han quemado!jajaja Cuando me salgan mejor,ya subiré unas fotos para que las veáis, que con las de hoy, no os podríais hacer una idea. Todo hay que decirlo, que las hemos desayunado con un poco de jugo de mango, y nos han sentado bien; nadie ha tenido dolor de estómago, ni nada eh!menos mas!
Las otra fotos que he subido son lavando la ropa. En la casa en la que vivo como no tenemos lavadora, hay que lavar todo a mano, asique los sábado suelo hacer la colada, ¡cuanto se hecha de menos la lavadora cuando no la tienes!


Hoy por la tarde voy a ver un teatro de una comunidad cercana a la de mi casa, me han invitado. ¡Ya os contare como es!

KONTSULTAREN LEHENENGO EGUNA

        Atzo, ostiralean, eduki genuen kontsulta medikoa institutuan. Nere bulegoan dagoen gelatxo batean pasatzen du bisita medikuak. Kontsultan ikusten ditu institukoko ikasleak eta langileak bakarrik. Etorri zan medikua oso gustora egon zan, bere lehenengo aldia zan bolondres bezala etortzen zala bisita pasatzera. Denetarik izan genuen, gastritis, hipertentsio gaizki kontrolatuak, …
Eduki genituen paziente guztietatik gehiengoak egin behar du tentsioaren kontrola. Kontrol hauek nik egingo ditut nere bulegoan, prestatu ditut taula batzuk bertan egiteko jarraipena eta horrela medikuak berriro ikusten dituenean, edukiko degu pertsona bakoitzaren tentsioaren jarraipen on bat.

Bueno, azkenena atera det argazkiren bat, bueno Marisak atera dizkit. Lehenengoa da nere etxean dagoen Mango zuhaitzarena, zuhaitz honetatik hartzen ditugu mangoak goizean eta egiten ditugu zuku oso goxoak. Da gozada bat jaikitzea, mango batzuk hartzea eta gero zuku horrekin gosaltzea.


Nagoen etxean ez daukagu garbigailurik, beraz eskuz garbitu behar det arropa. Egunero ez garbitzeagatik, ez daukat denbora erezta, asteburutan egiten det garbiketa. Atera diziki Marisak argazki batzuk arropa garbitzen eta zintzilikatzen, horrela ikusten dezute ondo nagoela eh!jajajajaja



Gaur prestatu ditut lehenengo aldiz bakarrik, laguntzarik gabe, Arepak (arto hirinez eginiko torta batzuk), izan da desastre bat. Ea datorrengoan hobeto ateratzen zaizkidan eta argazkiren bat bidaltzen dizuedan, eske egitan, gaurkoak ziren desastre bat! gainera erre egin zaizkit pixka bat!jajajajaj Baina bueno, gosaldu ditugu Mango zukuarekin eta jan ditugu eta orain ez daukagu ez tripako minik ez ezerrez, ufffffffff eskerrak!


Atsaldean antzerkira nijoa, kontatuko dizuet zemuz!

viernes, 15 de abril de 2011

ASTESANTURA HURBILTZEN...

Kaixo!
Astesantua iristear dago eta nik dagoeneko erosi det ia biletea. Azkenean igande gauean joango naiz Guanarito-rantz. Egun hauetan dago izaugarrizko kaos-a San Franciskoko txoko guztietan, astesantua datorrenez jende guztia hondartzara joateko ohitura dauka. Dago mundu osoa erosten koltxonetak, kometak, mangitoak,... denetarik oporretara eraman ahal izateko. Ni nahi nuen ostiral gauean joan, baina autobusetan ezdago lekurik ia inora joateko. Badazpadaere erosi det ia bueltarako biletea, larunbat gauerako.

Maiatzaren erdialdean institutuak zazpi urte betetzen ditu eta hasi gea antolatzen la semana del aniversario. Ekintza asko burutu nahi dituzte, dantza tradizionalak, kirol jokoak, abeslariak, ikasle izandakoen topaketa,l.... eta “el nombramiento de la madrina de la ceremonia” (bai, nik ere flipatu nuen entzun nuen lehenengo aldian) eta hori zertan datzan? Ba klase bakoitzak aukeratzen du bere klaseko autagaia eta ondoren kurtsoka eta karreraka bozkatzen dute beraien Madrina-rengatik. Orduan festaren egunean desfilatu behar dute autatu dituzten nexkak eta epaimaila batek bozkatzen du gehien gustatzen zaiona. Da tipo mis venezuela,... jakingo balute ni ere mis venezuela izandako naizela!jajajajajjaajajja
Ürteaurrenaren astea iristen denean kontatuko dizkizuet txaskarrilo guztiak eta argazkiren bat ere aterako det.
Portzierto, guzti hau burutu ahal izateko ia ezdago dirurik beraz, astesantutik bueltan hasi behar gea saltzen institutuan pintxoren bat eta ea horrela dirutxoren bat irabazten degun zeozer polita egin ahal izateko.

Beno, eske ez det argazki berririk atera, eta aurreko idatzian esan nizuenez argazkiren bat igoko nuela, ba hona hemen nere despedida eguneko argazki polit bat. Da guztioi (argazkian ateratzen ez zeatenei ere eh!) gogorarazteko asko botatzen zaituztedala falta eta beti zaudetela nere pentsamenduetan!

Muxu asko irakurtzen nauzuen guztiontzat!


jueves, 14 de abril de 2011

EN CASTELLANO...

¡Hola a todos!
Ya he comenzado a trabajar en el instituto. El trabajo es interesante, va a estar centrado en dos partes: en la parte del trabajo comunitario y en la parte del bienestar estudiantil.

La parte del trabajo comunitario, va dirigido a trabajar con las comunidades cercanas del instituto. Los alumnos venezolanos no pueden sacar el curso si no realizan 120hs de trabajos comunitarios. Cada alumno realiza un proyecto comunitario relacionado con sus estudios (refuerzo escolar en la comunidad, reparaciones eléctricas en los barrios, ayudar en el instituto...). La idea es hacerles una encuesta a la comunidad para recoger información acerca de cuantos son, cuales son las enfermedades que tienen, si tienen algún tipo de discapacidad, que les gustaría recibir del instituto.... El lunes concretamos ya el test y el martes tuvimos reunión con la comunidad para presentarles la propuesta y para pedirles que nos hicieran un croquis exacto sobre cuantos eran en la comunidad, para así poder nosotros organizarnos a la hora de ir a la comunidad ha hacer los cuestionarios y demás. Una vez tengamos esa información, conoceremos mejor a nuestras comunidades y podremos saber cuales son sus necesidades.

En la parte del trabajo con el bienestar estudiantil, voy a trabajar conjuntamente con Margeni, que es la coordinadora de este área. Me ha asignado la labor de llevar el tema del botiquín del instituto y organizar las visitas médicas que vienen ha realizar cada dos semanas unas médicos voluntarias.

He comenzado a preparar unos talleres sobre en tema de las Drogas, para ver si el mes que viene puedo empezar a trabajarlo con los alumnos del instituto.
He observado que aquí tienen unos hábitos alimenticios muy malos, comen mucha fritura, muchísima mantequilla, refrescos,... y por eso hay mucha gente obesa, hipertensa y diabética. Hay un trabajo importante que realizar trabajando esos temas, haber que podemos hacer....

La semana que viene es la semana santa, con lo que no vamos a tener clase. Yo me voy a ir toda la semana a Guanarito, que allí hay otro IUJO con tres voluntarios, así los conozco.

INSTITUTUAN...

Kaixo guztioi!
Haber, kontatuko dizuet egun hauetan gertatutakoa; ibili naiz institutuan lanean. Jarri ditate gela bat institutuan bertan nere lana burutu ahal izateko.Nik burutuko dudan lana bi arlotan egongo da zuzendua.
Lehenengoa da Bienestar estudiantil arloan. Jarri didate isntitukoko botikinaren arduradun bezala, eta antolatzen bi astero etortzen dira mediku bolondresen kontsuta; hauek bisita medikoa pasatzen dute institutuko ikasle eta langileei. Proiektu hau hasi berria da, beraz ea lortzen degun pixkanaka bisita mediko kopurua handitzea.

Baita ere Lan Komunitarioak burutuko ditut. Hemengo ikasleek kurtsoa bukatu ahal izateko 120 orduko lan komunitarioren bat egin behar dute.Lan hori izan daiteke mota askotakoa (irakaskuntza errefortzua komunitateko eskoletan, elektronikako erreparaketak komunitatearentzat, institutuan laguntzea,..), taldeka egin behar dute eta talde bakoitzak bere ikasketekin erlazionatutako lan komunitarioren bat aurkezten du eta aprobatzen bazaie, burutu egiten dute. Institutua saiatzen hari da inguruko komunitateekin burutzen dituen lanak hobetzen eta handitzen. Orain hasteko egin behar degun lehenengo gauza da komunitatea ezagutu; horretarako prestatu degu inkesta bat familiaka bete behar dutena, hor jaso nahi degun informazioa batez ere honako hau da:
1-Zein gaixotasun daukaten beraien familian (Hipertentsioa, Diabetesa, Epilepsia,...) eta zenbat pertsonek pairatzen duten.
2-Elbarritasunik daukaten familian: fisicoa, kognitiboa, psikikoa,... eta zein motatakoa.
3-Zein formakuntza mota gustatuko litzaiekeen jasotzea: osasuna, sukaldaritza, eskulanak, ....
4- Beraien familiaren deskribapena: pertsona kopurua, zenbatek egiten dute lana, zein ingresu kopuru jasotzen duten, ikasketa mailak, ...

Horrela jasoko degun informazioarekin ikusiko degu komunitateak zein behar dauzkan eta orduan behar hoiek betetzeko, unibertsitateko ikasleekin egin ditzakegu proiektu komunitario ezberdinak.
Atzo, asteartean, eduki genun bilera instituko inguruko bi komunitateekin, erakutsi genien prestatu genuen inkesta eta eskatu genien prestatzeko beraien komunitateen krokis bat, guk jakin dezagun zenbat familia dauden eta horrela ikusi ahal izateko inkesta pasatzeko zenbat ikasle eta denbora beharko degun. Geratu gea Maiatzeko lehenengo astean, ea ekartzen diguten krokisa eta horrela lanarekin hasi gaitezkeen.
Ni oraingoz hasi naiz osasun arloko tailerrak antolatzen, Drogei buruzkoa prestatzen hari naiz. Nere ideia da tailerra datorren hilabetean ematea institutuan (datorren astean astesantua da, beraz ezdago klaserik) eta behin komunitatearekin lanean hasten garenean tailer berdinak erabili ditzakegu, ikasleekin batera hauek gai horien inguruan hezteko ere.
Ikasle talde bat aurkeztu zait bolondres bezala neri laguntzeko, hari dira prestatzen muralak drogen inguruko marrazki eta esaldiekin.

Hemengo gizartean ikusi deten gauza deigarriena da oso dieta txarra daukatela, dena prestatzen dute frejitua, gurin pila batekin, haragi asko, freskagarri pila bat, .... oso dieta txarra daukate eta horren ondorioz hipertentsio, loditasun eta diabetes arazo pila bat daude. Hori ikusita, landuko deten datorren gaia izango da hipertentsioa (HTA), nere bulegora etortzen da jendea tentsioa hartzera. Nahi ditut prestatu taula batzuk tentsio horiek apuntatzeko eta horrela kontrol bat jarraitu ahal izateko, haber, jungo gea ikusten eta joango naiz kontatzen....

Astesantuan Guanaritora joango naiz, hor dago beste IUJO bat eta hor daude lanean hiru bolondres: bilbotar bat, maldrildar bat eta Japoniar bat. Horrela astea elkarrekin pasako degu eta elkar ezagutzeko aukera izango degu. Bihar erosiko det biletea, ostiral gauean joateko hara.

Badakit argazkiak nahi dituzuela, haber aterako det baten bat eta igoko ditut, eske beti ahaztutzen zait kamara.... prometido datorren idatzian argazkiak igoko ditudala eh!
ondo segi ta lasterarte!

domingo, 10 de abril de 2011

RESUMEN SEMANAL EN CASTELLANO, PARA LOS QUE NO HAYAN ENTENDIDO NADA

            Bueno, he decidido hacer este blog para que todos tengáis noticias acerca de mis movimientos. Ya se que todos no entendéis lo que escribo en euskera, pero no os preocupéis, que de vez en cuando, haré un resumen en castellano, para que me podáis seguir.

            Llegué a Caracas el día 5 de abril, mi impresión de la ciudad fue la de encontrarme con una ciudad totalmente caótica, tiene un desorden ordenado; todos conducen fatal, nadie respeta las señales, ni los semáforos, las motos hacer lo que quieres,... vamos un desastre, yo no conduzco por aquí ni loca! Con lo miedosa que soy yo...
En Caracas me alojé en la casa que tiene la ONG Fe y Alegría para los voluntarios, allí conocí a Alicia, que gracias a ella me he hecho este Blog y me estoy comunicando con vosotros. GRACIAS ALICIA!

6 de Abril:
             Por la mañana estuve en el consulado, haciendo mucha cola.... pero bueno, al final objetivo cumplido, ya me di de alta en el consulado!
Luego fuimos a comer un plato típico de Venezuela, que se llama Pabellón (ver la primera foto del blog), se compone por arroz, plátano frito, habichuelas negras, y carne. Es un plato criollo, me recuerda mucho a lo que comíamos en Haití.
Por la tarde fuimos a conocer a los directivos de la ONG y luego me llevaron a ver el IUJO (Instituto Universitario de Jesús Obrero) que tiene en el barrio de Caracas llamado Catia. Yo voy a trabajar en un instituto parecido. Me ha gustado mucho en instituto, la gente ademas ha sido muy acogedora y me han explicado todo muy bien. La verdad que los Venezolanos son muy acogedores y atentos, todo el mundo me ha tratado muy bien y me he sentido muy a gusto en todo momento.
Fue un día intenso, pero muy interesante.

7 de Abril:
           Por la mañana estuve en la oficina y a la tarde fui a conocer el IRFA (Instituto Radiofónico de Fe y Alegría), es un trabajo que hacen los de Fe y Alegría con los alumnos a través de la radio, es un trabajo diferente y muy interesante. A media tarde hubo un apagón en gran parte de Venezuela, Caracas se sumió en un Caos. No había manera de moverse en coche por la ciudad, estaban las carreteras colapsadas de coches, por poco perdí el autobús para ir a Maracaibo...llegue justo-justo.
El autobús era muy cómodo, pero hacía mucho frío, menos mal que mi compañera de trabajo Raquel me había avisado y lleve el saco, no pasé nada de frío!

8 de Abril:
           Llegue a Maracaibo, es verdad, hace mucho calor, como todo el mundo me lo indico antes de venir, pero bueno es soportable, ya que hay aire acondicionado en todos los lugares cerrados.
Fuimos para San Francisco, que es el municipio en el que voy a vivir y a trabajar; este se encuentra al lado de la ciudad de Maracaibo.
Me vinieron a recoger y fuimos a la casa en la que voy a vivir. La casa se llama la Asencion, era de unas monjas que la donaron a Fe y Alegría. La casa esta muy bien, es grande y me han preparado un habitación con baño incluido, que esta bien.
Luego fuimos a conocer el instituto en el que voy a trabajar. Dentro de aproximadamente un mes va a hacer 7 años desde que se creo el IUSF (Instituto Universitario de San Francisco), por eso las instalaciones están muy bien. Me han acogido muy bien la directora del centro (Luz Bettyna) y una de las coordinadoras (Gabriela Perdomo), en todo momento han estado muy pendientes de mi y me han explicado todo muy bien.
Tengo subida una foto con la señora Marisa, que es la mujer que se encarga del mantenimiento de la casa, ella preparó las Arepas (tortas de harina de maíz) para cenar, que son muy típicas en Venezuela.

9 de Abril:
            Pase el día con Luz Bettyna y su familia, estuvimos comiendo en su casa y luego fuimos a pasar la tarde a Maracaibo. Dimos un paseo por el paseo del lago de Maracaibo. Las fotos de las casas que he subido, son de las típicas casas de Maracaibo, que ya quedan pocas... son muy bonitas, cada una de un color...

El lunes a primera hora tengo una reunión en la que vamos a ver exactamente en qué va a consistir mi trabajo y demás. Ya os iré contando mas cositas!

MARACAIBON

          Atzoko eguna Luz (isntitukoko zuzendaria) eta bere familiarekin igaro nuen. Goizean institutuan egon ginen, Luz-ek guardia zuelako eta gero bere etxera joan ginen bazkaltzera. Bertan bere hiru seme-alabak eta bere senarra ezagutu nituen. Oso etxe polita daukate. Ea datorren aldian argazkiren bat ateratzen diodan zuek ezagutzeko.
Bazkaldu eta gero Maracaibora joan ginen, Maracaibo hiria San Franciscoren ondoan dago. Oso handia da eta lantokiz beteta dago, normalean Maracaibo inguruko jendea hara joaten da lana egitera.
Hiri hau Maracaibo lakuaren ertzean dago kokatuta, lakua oso polita da baina bertan ezin da bainatu, kontamitatuta baitdago. Laku inguruan dagoen paseo batetikan buelta bat eman genuen eta gero neretzako zelular bat erosi genuen.
Hau da lakuko paseoa.


Dendako mugikorrik sinple eta merkeena erosi nuen, denek harrituta begiratzen ninduten, hemen jende gehienak BlackBerry-a dauka (esan didate Venezuela dela Black-Berry gehien dituen herrialdea). Badakizue, herrialde hauetan beti gertatzen da berdina, ezdauzkate behar minimoak beteta baina daukate mugikor edo kotxe garesti eta modernoena.... en fin.
Asko harritzen nauena da hemen merkeagoa dela gasolina erostea ura baino, ikusteko diferentzia; Gasolina 1 litro = 0,2 Bolivar  eta UR botella batek = 2 Bolibar. Leku guztietara autoz mugitzen dira.
Marakaibon daude etxe oso politak, gaur egun ia ezdira geratzen horrelako etxeak, eraikin altuak eta dorreak eraikitzeko bota dituztelako. Horretakoak dira Marakaiboko etxeak, bakoitza kolore ezberdinez margotuak,... oso polita da etxe hauez josita dagoen auzotik paseatzea.



Bihar da nere lehenengo eguna institutoan, ea nola joaten zaidan.... kontatuko dizuet!

Ondo segi !

viernes, 8 de abril de 2011

SAN FRANCISCON LEHENENGO EGUNA,....

           Goizeko 8ak aldera iritxi naiz. Egia da, jende guztiak esaten zidan Maracaibo zela Venezuelako herrialderik bero eta hotzena, leku guztietan aire egokitua dagoelako. Kalean bero handia egiten du, baina edozein lekura sartzen zeala, aire egokitua oso altu izaten dute jarrita, hotza eta guzti pasatzen da!
Nere bila Ricardo etorri da, IUSF-n (Instituo Universitario de San Francisco) lan egiten duen gizon bat da, oso jatorra. Berekin etorri naiz datorren urteotan biziko naizen etxera. Bertan zeuden nere zai.
Etxea ondo dago, leheno zan San Franciscon zeuden monja batzuena, eta hauek hemendikan juan zirenean, Fe eta Alegríari oparitu zioten. Oso haundia da etxea, pertsona batentzat, orain nagoen bezala, haundiegia, baina ezdago gaizki.
Etxe hau mantentzen lana egiten du Marisa deitzen den emakume bat. Bera eta bere alaba egon dira gaur etxea txukuntzen, etxeko kortina guztiak garbitzen, komunak garbitzen,... Txakurkume bat daukate, 2 hilabete bete berri dituena, oso polita, eta etxe ingurutik dabilena.
Mariasa eta bere ala Brigit-ekin afaldu det, Arepa batzuk prestatu ditu. Arepak, arto hirinez egindako torta batzuk dira, nahi denaz bete daiteke, guk gaztazkoa afaldu degu.
Hemen jarraian Marisa eta bere txakurrarekin ateratako argazki bat igo det, ikus dezazuen ondo nagoela.

Goizean, bazkaldu baino lehenago (almuerzo deitzen diote hementxe) joan naiz Gabriela (IUSF-ko koordinztzeilea) eta Luz Bethinarekin (IUSF-ko zuzendaria) supermerkatura konpra egitera. Hemengo supermerkatuak horkoen antzekoak dira. Barazkiak eta fruta kaleko postu batean erosi ditugu, oso fruta ona daukate eta ugaria.
Gero joan gera Institutoa ezagutzera. Lehenengo egin deguna, bazkaltzea izan da eta ondoren Gabrielarekin joan naiz institutoa ezagutzera. Oso eraikin onak dauzkate eta nahiko berriak, zeren duela zazpi urte eraiki ziren. Aurkeztu dizkidate bertako irakasle eta langile guztiak, momentu honetan ez dut ia gogoratzen inorren izenik, baina bueno, denbora izango det ikasten joateko.Bihar goizean Luz-ekin joango naiz institutura eta astelehenenan, goizeko lehenengo orduan, daukagu bilera bat nik burutuko dudan lana mugatzen joateko... kontatuko dizuet ea zein akordiotara iristen garen...

Caracasen azkenengo momentuak....

              Goizean ofizinan egon naiz eta arratsaldean IRFA (Instituto Radiofónico de Fe y Alegría) ezagutzera joan naiz. Benetan proiektu interesgarria iruditu zait, ideia batzuk hartu ditut nere klaseetan erabiltzeko.Hor nebilela apagoi bat gertatu da Caracas osoan, hiria kolapsatu egin da, ez zegoen metrorik, kotxe guztiak ileratan pilatuta, ... kaos bat zen dena. Irratiko langile batek etxera gerturatu nau, eskerrak!
Behin etxean egonda, nere maleta jaso det eta Juan Carlos-ekin taxi bat hartu det autobus geltokira joateko. A ze ilarak zeuden!pentastzen nuen eznintzela iritxiko... baina azkenean iritxi gera, justu-justu.
Autobusera igo naiz, oso eserleku erosoak ziren, eta Raquelek (eskerrikasko!) esan zidan bezala, kriston hotza egiten du bertan. Eskerrak lozakua eskura neraman eta horri ezker lasai egin det lo.
Bidaia luzea izan da, baina ia guztia lotan pasau det. Egia esateko autobusa erosoa eta gomendagarria iruditzen zait bidaiatzeko.

jueves, 7 de abril de 2011

HASIERA......

                             Beno, ezagutzen nauzue, badakizue eznaizela horrelako gauzen batere zalea, baina pentsatu det Blog bat egitea nere mugimenduen berri izan dezazuten. Gazteleraz idazten hasi naiz, baina oso fortzatua ateratzen zait, erabaki det euskeraz idaztea eta bukaeran gazteleraz laburpentxo bat egintea.

Apirilak 5ean iritsi nintzen Caracasera, oso hiri haundia, desorden ordenatu bateakin, hego ameriketako hiriburu gehienak bezala. Nere bila etorri ziran Fe eta Alegríako bi langile, eta kotxean eraman ninduten ONGDak Caracasen daukan bolondresentzako etxera; zuetako norbait Caracasera etortzen danean, etxe horretan gerauko gea.
Ordu aldaketa zela eta (6,5 ordu gutxiago) ler eginda nengoen, beraz pixka batean etxean bizi diren Jesus (fe y Alegrian lana egiten duen bolondresa, Gazteizekoa da eta dagoeneko Caracasen 16 urte daramatza) eta Javier-ekin (Fe y Alegriaren irratian egiten du lana) hitzegiten egon nintzen eta ohera joan nintzen.

Apirilak 6a
                           Caracasen lehenengo eguna...oso intentsoa eta interesgarria. Juan Carlos-ekin egon nintzen egun osoa, bera da Fe y Alegriak Venezuelara ekartzen dituen bolondresen arduraduna.
Goizean kontsuladoan egon ginen, Venezuelan residente bezela alta ematen. Denbora dexente tardatu genun, kola luzeak, paper asko bete....
Gero jun ginan bazkaltzera Pabeioi bat, hau venezuelako plater tipiko bat da, eta frutazko zuku batzuek edan genituen. Oso goxua zegoen dena, baina ez nintzen gai izan bukatzeko. Jarraian plater honen argazki bat jartzen dizuet, pabellon criollo osatzen dute: arroz txuria+platano frejitua+frijole beltzak+haragia. Hatin jaten genun arroz con frijoles famatuaren zapore berdina dauka, ze oroitzapenak....



Gero heman genun bueltatxo bat Fe y Alegria-ren ofizinetara iritsi arte. Bertan bildu nintzan Javier-ekin, bera da Venezuelako IUJO (Instituto Universitario Jesus Obrero) guztien zuzendaria (5-6 zentru inguru daudela uste det). Oso tipo jatorra ta interesgarria, gainera España asko ezagutzen du, erreza da berekin hitzegitea. Baita ere Judith egon zan bileran, bere ere da zuzendaritzan dabilenetariko bat, oso emakume jatorra eta atsegina. Oso gustura egon nintzan bileran, komentatu zidaten nola sortu ziren IUJOak, nolakoa den bereain lana,.... Beraien logoa onako hau da: 


Gero joan gine Catia auzoko IUJOa ezagutzera. Harrituta geratu nintzen, a ze nolako antolakuntza daukaten! Hasteko, institukoko zuzendariarekin bildu ginan, oso emakume jatorra eta atsegina, gertukoa. Explicatu zidan beraien lana zertan datza, nola motibatzen dituzten ikasleak, .... irakasle ezberdinekin hitzegiteko aukera ere izan nuen. Gero beraien instalazioak erakutsi zizkidaten.
Arratsaldeko zazpietan, gaua da ia hemendikan, oraindik patioa ikaslez beteta zegoen, denak saskibaloiera jolasten, futbolera, hitzegiten, .... oso giro ona sumatzen da, esan didate ume hauek bizi diran auzoak ezdirela batera seguruak, delinkuentzia maila oso altua dagoela eta orduan bertan seguru daudenez, ba gaueko bederatziak arte, orduan isten baitu atezainak atera, geratzen direla patioan ikasleen gehiengoak.
Baita ere klasetik kanpo egiteko ekintza asko dauzkate,aukera ezberdin pilo bat dituzte: karate, antzerkia, salsa, perkusioak, .... komunitateko umeei ere zuzenduta daude ekintza hauek.

Gero gauean etxera ekarri ninduten bueltan, oso egun interesgarria izan zan. Geratzen naizen gauza nagusiarekin da, hemengo jendeak ezadaukala gurekin zerekisirik, oso atseginak dira, errespetu handia somatzen dute, beti daude oso pendiente,....
Gauean etxean Alicia ezagutu nuen, bera Almeriakoa da, Caracasen dago Fe y Alegriako irratian lana egiten, kazetaria da bera. Berekin egondu nintzan denbora luzez hitzegiten, berak dagoeneneko urte erdia darama hemendikan. Aholku asko eman dizkit, oso ondo etorriko zaizkidala uste dut.

Beste batean gehiago....