jueves, 23 de junio de 2011

TXERTATZE KANPAINA

Aurreko aste guzti honetan antolatu det txertatze kanpaina bat institukoko ikasle eta langileen txertatze egoera ezagutu eta osatzeko. Hemen dago dena desastre bat eginda; inork ez daki ze txerto dauzkan jarrita, ia inork ez dauka txertoen txartela, ikusten duten txertatze kanpaina guztietara apuntatzen dira, inongo kontrolik gabe…. Bueno, lana nahiko nekagarria izan da, zeren batez ere ibili naiz azaltzen institukoko ikasle eta langileei txertoen kontuak (dosi guztiak jarri behar direla inmunitatea lortzeko, txertoen kontrola izatearen garrantzia, jartzen genizkien txertoak erregistratzen… ). Astebete iraundu du kanpainak, goizeko 8etatik arratsaldeko 4rak arte ibili gara txertatzen. Lan hau egin det Sanitateko erizain batzuekin batera, beraien lana txertaketa kanpainak egitean datza; ni jarri nintzan beraiekin kontaktuan eta antolatu genuen kanpaina hau.  Oso arrakastatxua izan da, guztira 800 pertsona inguru txertatuko ditugu; gainera gehiengoari bi txerto jartzen genizkion.  Kanpaina honetan eskaintzen genituen txertoak ziren: Anti-influenzia, anti Hepatitis B eta antiTetánika (toxoide).
Datorren hilabetean beste jornadaren bat antolatzen hari naiz, toxoidearen bigarren dosia jartzeko eta ordurako semestre berria hasita egongo denez, ba ikasle berriak ere kanpainan sartzeko, kontatuko dizuet zelan joaten den dena…
Hemen daude ikasle batzuk itxoiten txertatuak izatera.

Ni ikasle bati azaltzen zein txerto jarriko diogun, noiz itzuli behar den txertatzera....

Ikasle bat txertoa jasotzen...

Yajaira nere laguna, txertatu izateko prest... gero pasatu zituen bi egun besoetako minarekin, eskerrak nik ez nuen txertau... jajajajajaja

Atzo izan zen azkenengo eguna… gaur hasi naiz datu guztiak ordenagailuan sartzen, kontatzen zenbat txerto ipini ditugun, datorren jornadan nork txertatu behar degun ikusten… orain tokatzen zait lan adaministratiboa.
chaoooooooo!

2 comentarios:

  1. BUENAS DIAS SIMPATICA MOZEZUELA
    Como ya te vamos siguiendo en tu bitacora nos atrevemos a darte las gracias porque porfin vemos algo de tu quehacer diario.
    Nos entusiasma verte en tu vida cotidiana.
    Los de la peña de arturo te deseamos salud, amor y felicidad para este verano casi recien estrenado.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Maider
    Ya estamos en plenos San Fermines y hemos pasado las primeras fiestas.Este verano será un poco más corto porque no tendremos que acercarnos hasta Ondarreta.
    Te echamos mucho de menos.
    L@s 3 paseant3s

    ResponderEliminar