sábado, 3 de septiembre de 2011

OPORRETAN...

Dagoeneko oporrak bukatzen hari naiz. Egias esateko oso ondo etorri zaizkit hiru astetxo hauek; alde batetik deskantsatzeko eta bestetik plan ezberdinak egin ahal izateko, zeren hementxe egunerokotasunean murgilduta nagoenean ez dut astirik izaten bidaiatzeko ezta ezerrez asiq eskertzen da.

Eduki det aukera MERIDA ezagutzeko, dela Venezuelako Andeetan kokatuta dagoen hiri bat. ASko gustatu zait, zeren iruditu zait hiri bat oso polita, jendea da super atsegina, oso garbi dakate dana,....hementxe Maracaibon dagoen desastrearekin konparatuta hori da gozada bat. Gainera nere etxeti, (Donostitik) gertu sentitu naiz, zeren Meridako eguraldia da freskoagoa, euria egiten du, mendiz inguratuta dago....
                            
                                Horrelako bistak ikusten dira hiri inguruan, gozada bat!

Meridara joan nintzen Luz Bettyna eta bere alaba Danielarekin; bertan beraiek dakate familia eta beraien izeba baten etxean geratu ginen lotan. Oso etxe handia eta polita zeukan Tania-k. Oso gustora sentitu naiz bere etxean.
Meridan igaro genuen astean zehar gauza ezberdinak ezagutzeko aukera izandu genuen, jarraian kontatu dizuet ze bixitatu genuen:
  • Munduko izozki zapore gehien daukan izoztegia,Record Guiness-a dauka: Dazka zapore ezberdin pila bat, ni geratu nintzen harrituta: karaotas (babarrunak), arraina, haragia, gazta, atuna, erremolatxa, ... eta mila gehiago.. Nik eskatu nuen Kalabaza eta gaztazkoa eta egia esateko oso goxoa zegoen, hala ere ni eznintzako ausartuko haragizkoa , arraiezkoa edo eskatzen.....
                                                 
Hau da zeuden zaporeen lista.

Jende pila bat zegoen izozkia eskatzen...oso famatua da izoztegi hau Venezuela osoan.

  • Los Chorros de Milla: hau da parque natural bat dagoela hiriaren kanpoaldean. Bertan daukate zologiko bat eta baita ere dauzka kaskada batzuk oso po litak. Gu joan ginenean ez zegoen ur asko ibaiean, baina hala ere oso polita zen. Hala ere haraino igotzeko...igo behar dira eskailera pila bat...nahiko nekagarria baina pena merezu du gero ikusi genuena ikusteko. Beitu, hona hemen parkean atera nituen argazki batzuk
.
Parkeko sarrera.

Parkea barrutik dago zuhaitzez beteta eta dazka animali mota ezberdinak.


Tucan bat.


El Oso Frontino, dagoela desagertzeko arriskuan, bere izena da TOTO.


Hauek dira parkearen goikaldean aurkitu genituen urjauziak, oso politak ziren.



  •  MEridako Merkatua: Oso merkatu handia da, postu askoz beteta dago eta Meridan dago artisau lan asko. Oso gauza politak egiten dituzte buztinezkoak, artilezkoak, ... Merkatua oso txukun zegoen eta bertako jendea da oso atsegina. Esaten dute Merida dela La Ciudad de los Caballeros, eta egia da, bertan jendea da oso zuzena...
  •  Hau da merkatua kanpoaldetik.
    Merkatua barrutik...
    Espezie eta hazi asko saltzen dituzte.
    Belardenda asko daude, belar mota asko saltzen dituzte (Iñaki, zure krematxoak egiteko!jajajajaj)
    Hauek dira saltzen dituzten gozo tipikoak.
    Merkatuaren aurrean dago paseo hau, da parke txiki bat eta dago zuhaitzez inguratuta, bitartean daude idazle ezberdinen irudiak.
  • El paramo de la Culata: Igo ginan paramo honetara kotzez igo ginen. Bertan egiten zuen hotz handia, 2.892 metrotara ginen.
  • Bistak.
    Jaitsieran, pasatu ginen San Javier del Valle-tik, hau da Fe y Alegriak daukan erretirorako etxe bat, dago leko oso polit batean, laku bat eta guzti du!
  • Los Aleros parkea: Hau da herrixka bat dagoena mendialdean. EGin dutena izan da herri zahar bat restauratu eta ipini dute antzinan zegoen bezala. Jendea iblitzen da jantzita beste garai batzuetako jantziekin, lana egiten dute antzinan bezala, egiten dituzte antzerkiak erakusteko nola zen bizitza garai batean venezuelako herrietan. Oso leku polita zan. Iritxi ginenean zegoen euria egiten, eskerrak gero atertu zuela...


Buseta horietan igotzen zan herriraino.

Horrela zeuzkaten loreak jarrita paretetan, nahiko originala iruditu zitzaidan.

Zeuden bistak.


Herriko kaleak.





Antzerki bat egiten balkoi batean, oso dibertigarria izan zen, zeren ateratzen zuten publikoko jendea eta justo aukeratu zuten bat edanda zegoela...jajajajajaja

  • Meridako Zientzia Museoa: HIri erdialdean, dago laku natural bat eta horren inguruan dago Meridako Zientzi museoa. Garai batean azukre fabrika bat zen eta egokitu dute, oso polita dago jarrita.




  • El Paramo del pico del águila: Meridatik itzuli ginenean pasatu ginan mendi honetatik dauzkala 8.116m inguru, kriston hotz handia egiten zuen bertan. Igotzen hari ginenean oso bista politak ikusi genituen, jarraian laburpentxo bat:







Gutxi gora behera hau da Meridan ikusi dudana... Asko gustatu zait guztia...ea itzultzeko aukera daukadan laister!  Astelehenean itzultzen naiz ia lanera.
MUxu asko guztiontzat!

4 comentarios:

  1. Aupa Donostiarra
    Aupa ORIO

    ResponderEliminar
  2. Hola Maider, soy Vicente. Enhorabuena por todo el trabajo que estais realizando ahi. Es francamente digno de admirar. Pronto estaran ahi Lili y Amparo. Un beso muy fuerte de parte de todos y cuidate mucho.

    ResponderEliminar
  3. Hasiera batean eskutitza jasota eduki beharko zenuke, beraz egiaztatu zure mobila edo helbidea zuzen jarri dituzun ala ez

    ResponderEliminar
  4. http://irutxulo.hitza.info/files/2011/09/El_Merendero_de_Ulia-199x300.jpg

    Hau da marco incomparable

    Muxu asko eta leister ikusiko gara

    Lizarrako artzai

    ResponderEliminar