viernes, 13 de mayo de 2011

ERIZAINTZA LANA INSTITUTUAN:

Komunitatearekin lana egitea asko zailtzen hari zaigu, arazoak ditugu politika kontuekin. Hemengo gizartea oso zatitua dago, alde batetik daude Chavistak eta beste aldetik daude oposiziokoak. UISF inguruko komunitatea gehienak dira Chavistak, eta institutua eraiki zuten garaiean alkatea oposiziokoa zenez, ba uste dute hona etortzen badira, oposiziokoak direla esango dietela… Guk azaldu diegu FE Y ALEGRÍA-k ez daukala zerikusirik politikarekin, dela edukazio popularraren aldeko mugimendua bultzatzen duen ONG bat… batzuk ulertzen dute baina haber. Gaude pendiente ea jartzen diguten data joateko komunitateera zuzenean bertako jendearekin hitzegira, haber…
Institukoko erizaintza kontsultan, gauza geroz eta animatuagoa dago. Etortzen dira ikasleak pisu kontrolak egitera, TA kontrolatzera, kontsultaren bat egitera, … interesgarria da. Dagoeneko Drogen ondorioen inguruko tailerraren datak jarri dizkidate, bi aste barru egingo ditut, 10 ordutako tailerra izango da, bi egunetan banatua. Orain daukat ikasle talde bat murala prestatzen, aterako diot argazkitxo bat bukatzen dutenean zuek ere ikus dezazuen. 
Hipertentsio Arterialaren inguruko txarlak, laburragoak izando dira, ordubete ingurukoak. Nere kontsultan egingo ditut, 10 pertsona inguruko talde txikietan; ea lortzen deten sentsibilizatzea jendea, beharra dago eta.
Aurrekoan etorri zitzaidan emakume bat esanez hemendikan gertu dagoen hospitale batean odol emaileak behar zirela, eta ea nik hemendikan lortu nezakedan baten bat. Astelehenean geratua nago hitzegiteko hospitaleko hemetologarekin, ea adostasun batera iristen garen, antolatzeko hemen zeozer ondol emaileak lortzeko. Kontauko dizuet.
Pixkanaka hari naiz lortzen nere helburuetako bat, Ikasleak hari dira enteratzen kontsula medikoa dagoela bi astero eta dexente apuntatu dira dagoeneko! Eske iritxi nintzenean  gehien bat  apuntatzen ziren institukoko langileak, eta medikuekin hitz egin nuen eta noski, beraiek ere esaten zuten zeudela hementxe batez ere ikasleengatik. Egin nituen orrialde informativo batzuk, eta joan naiz jendeari komentatzen (badakizue ahoz-ahozko informazioa oso eraginkorra dela) eta horrela pixkanaka ikasle guztiak enteratzen doas. Zaila  da zeren 2000 ikasle inguru daude eta guztiek dauzkate klaseak ordu ezberdinetan, baina bueno, denborarekin nik usted et lortuko degula.
Bestela gustora nado erizaintzaren beste arlo honetan lanean, ezdauka zerikusirik nere erizain aurreko lanarekin (ospitalekoa); hemengo lana da autonomoagoa, sentsibilizioan oinarritua, askoz pertsonalagoa, … interesgarria.

                Datorren astean da instutuko zazpigarren urteaurrena. Eginkizun asko daude antolatuta, mantenduko zaituztet informatuta, lasai egon.
Besarkada bat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario