lunes, 2 de mayo de 2011

Gero eta gustorago nago hemendikan.
Egunetik egunera, integratuagoa sentitzen naiz, hobeto ulertzen ditut gauzak, hemengo erritmora egokitzen nijoa,... gustora nago!
Aurreko astean zehar, institutuko lana izan zan nahiko normala, ia daukat Drogei buruzko tailerra prestatuta, bakarrik falta zait jakitea noiz egingo ditudan eta zenbat ikasle etorriko diren, haber zelan ateratzen den, nere lehenengo aldia dela horrelako zerbait egiten dudala... lasai egon, kontatuko dizuedala nola joaten den!

Jarraian La asención etxearen (ni bizi naizen etxea) sarreran ateratako argazki bat igotzen det, bertan agertzen naiz Paolarekin. Bera da Marisaren alaba bat, asko gustatzen zaio etxera etortzera eta nerekin egotea, beti nahi du jolastu, nerekin etxekolanak egin, eta abar.


Larunbatean gosaltzeko prestatu genituen Arepak. Oraindikan nere teknika asko hobetu beharra daukat, baina lasaia egon, zuetako edonor hurbiltzen danerako teknika ia menperatua izango dudala!
Arepak prestatzen dira arto hirinarekin, eta behin masa eta forma eginda dagoela, plantxan egiten dira (ikusi argazkian Marisa Arepak plantxan egiten).


Larunbatean joan nintzen eguna pasatzera Maracaiboko zentruko azokara. Yojaira eta Evarekin joan nintzen, beraiek dira Institutuan lana egiten duten bi irakasle. Oso ondo pasatu genun egun osoa postuak ikusten, iluntzerarte ibili ginan.
Merkatua deitzen da el callejón de los pobres, eta saltzen dute arropa, zapatak, etxerako gauzak, barazkiak, fruta, pitxiak, jostailuak,... denetarik! Azoka da galtzeko modukoa, dago dena postuz betea, asko gogorarazten dit Castellon-eko Dilluns-ari, baina a lo loco eta askoz ere handiagoa.
Atera nuen argazkiren bat, erakusteko zuei merkatua nolakoa zen, horrela egin dezakezute ideiatxo bat:


Bero handia egiten zuen, hartu genuen agua de coco, oso goxua eta freskagarria zan. Argazki honetan agertzen naiz Evarekin.


Baita ere eduki genuen aukera ikusteko erakusketa bat Marakaibori buruzkoa. Bertan ikusi ahal izan genuen zeintzuk izan dira hiriak izan dituen eraldaketak, hemengo artisatza, fauna, flora,... Hemengo amabirgina da la virgen de la chiquinquirá (la chinita), eta hemengo jendeak sinisten du asko horrelako gauzetan, denek daukate amarbirginaren katea zintzilik, edo belarritakoak, edo kotxean pegatina,...
Atera zidaten argazki hau museoan amabirginaren erreplikarekin.


Jarraituko dizuet kontatzen....

No hay comentarios:

Publicar un comentario