viernes, 8 de abril de 2011

Caracasen azkenengo momentuak....

              Goizean ofizinan egon naiz eta arratsaldean IRFA (Instituto Radiofónico de Fe y Alegría) ezagutzera joan naiz. Benetan proiektu interesgarria iruditu zait, ideia batzuk hartu ditut nere klaseetan erabiltzeko.Hor nebilela apagoi bat gertatu da Caracas osoan, hiria kolapsatu egin da, ez zegoen metrorik, kotxe guztiak ileratan pilatuta, ... kaos bat zen dena. Irratiko langile batek etxera gerturatu nau, eskerrak!
Behin etxean egonda, nere maleta jaso det eta Juan Carlos-ekin taxi bat hartu det autobus geltokira joateko. A ze ilarak zeuden!pentastzen nuen eznintzela iritxiko... baina azkenean iritxi gera, justu-justu.
Autobusera igo naiz, oso eserleku erosoak ziren, eta Raquelek (eskerrikasko!) esan zidan bezala, kriston hotza egiten du bertan. Eskerrak lozakua eskura neraman eta horri ezker lasai egin det lo.
Bidaia luzea izan da, baina ia guztia lotan pasau det. Egia esateko autobusa erosoa eta gomendagarria iruditzen zait bidaiatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario