domingo, 10 de abril de 2011

MARACAIBON

          Atzoko eguna Luz (isntitukoko zuzendaria) eta bere familiarekin igaro nuen. Goizean institutuan egon ginen, Luz-ek guardia zuelako eta gero bere etxera joan ginen bazkaltzera. Bertan bere hiru seme-alabak eta bere senarra ezagutu nituen. Oso etxe polita daukate. Ea datorren aldian argazkiren bat ateratzen diodan zuek ezagutzeko.
Bazkaldu eta gero Maracaibora joan ginen, Maracaibo hiria San Franciscoren ondoan dago. Oso handia da eta lantokiz beteta dago, normalean Maracaibo inguruko jendea hara joaten da lana egitera.
Hiri hau Maracaibo lakuaren ertzean dago kokatuta, lakua oso polita da baina bertan ezin da bainatu, kontamitatuta baitdago. Laku inguruan dagoen paseo batetikan buelta bat eman genuen eta gero neretzako zelular bat erosi genuen.
Hau da lakuko paseoa.


Dendako mugikorrik sinple eta merkeena erosi nuen, denek harrituta begiratzen ninduten, hemen jende gehienak BlackBerry-a dauka (esan didate Venezuela dela Black-Berry gehien dituen herrialdea). Badakizue, herrialde hauetan beti gertatzen da berdina, ezdauzkate behar minimoak beteta baina daukate mugikor edo kotxe garesti eta modernoena.... en fin.
Asko harritzen nauena da hemen merkeagoa dela gasolina erostea ura baino, ikusteko diferentzia; Gasolina 1 litro = 0,2 Bolivar  eta UR botella batek = 2 Bolibar. Leku guztietara autoz mugitzen dira.
Marakaibon daude etxe oso politak, gaur egun ia ezdira geratzen horrelako etxeak, eraikin altuak eta dorreak eraikitzeko bota dituztelako. Horretakoak dira Marakaiboko etxeak, bakoitza kolore ezberdinez margotuak,... oso polita da etxe hauez josita dagoen auzotik paseatzea.



Bihar da nere lehenengo eguna institutoan, ea nola joaten zaidan.... kontatuko dizuet!

Ondo segi !

1 comentario:

  1. Maidertxuu!!!que xalada, eskerrikasko por abrir este blog, voy a ser tu más fiel seguidora jajajajjaa.Muxu haundi bat!AMAIA

    ResponderEliminar