viernes, 8 de abril de 2011

SAN FRANCISCON LEHENENGO EGUNA,....

           Goizeko 8ak aldera iritxi naiz. Egia da, jende guztiak esaten zidan Maracaibo zela Venezuelako herrialderik bero eta hotzena, leku guztietan aire egokitua dagoelako. Kalean bero handia egiten du, baina edozein lekura sartzen zeala, aire egokitua oso altu izaten dute jarrita, hotza eta guzti pasatzen da!
Nere bila Ricardo etorri da, IUSF-n (Instituo Universitario de San Francisco) lan egiten duen gizon bat da, oso jatorra. Berekin etorri naiz datorren urteotan biziko naizen etxera. Bertan zeuden nere zai.
Etxea ondo dago, leheno zan San Franciscon zeuden monja batzuena, eta hauek hemendikan juan zirenean, Fe eta Alegríari oparitu zioten. Oso haundia da etxea, pertsona batentzat, orain nagoen bezala, haundiegia, baina ezdago gaizki.
Etxe hau mantentzen lana egiten du Marisa deitzen den emakume bat. Bera eta bere alaba egon dira gaur etxea txukuntzen, etxeko kortina guztiak garbitzen, komunak garbitzen,... Txakurkume bat daukate, 2 hilabete bete berri dituena, oso polita, eta etxe ingurutik dabilena.
Mariasa eta bere ala Brigit-ekin afaldu det, Arepa batzuk prestatu ditu. Arepak, arto hirinez egindako torta batzuk dira, nahi denaz bete daiteke, guk gaztazkoa afaldu degu.
Hemen jarraian Marisa eta bere txakurrarekin ateratako argazki bat igo det, ikus dezazuen ondo nagoela.

Goizean, bazkaldu baino lehenago (almuerzo deitzen diote hementxe) joan naiz Gabriela (IUSF-ko koordinztzeilea) eta Luz Bethinarekin (IUSF-ko zuzendaria) supermerkatura konpra egitera. Hemengo supermerkatuak horkoen antzekoak dira. Barazkiak eta fruta kaleko postu batean erosi ditugu, oso fruta ona daukate eta ugaria.
Gero joan gera Institutoa ezagutzera. Lehenengo egin deguna, bazkaltzea izan da eta ondoren Gabrielarekin joan naiz institutoa ezagutzera. Oso eraikin onak dauzkate eta nahiko berriak, zeren duela zazpi urte eraiki ziren. Aurkeztu dizkidate bertako irakasle eta langile guztiak, momentu honetan ez dut ia gogoratzen inorren izenik, baina bueno, denbora izango det ikasten joateko.Bihar goizean Luz-ekin joango naiz institutura eta astelehenenan, goizeko lehenengo orduan, daukagu bilera bat nik burutuko dudan lana mugatzen joateko... kontatuko dizuet ea zein akordiotara iristen garen...

5 comentarios:

  1. Woooo Maider pero que perro mas mono por favor, y yo que soy amante 100% de los perros....jajaja cuidalo bien eh!!!
    Weno prexioxa ikusten degu oso ondo zaudela, oso ondo pasa Maitia!!!idatziko dizut beste batean, hemendik dena ondo beti bezala badakizu!!!MUUUA
    AMAIA LOPEZ

    ResponderEliminar
  2. Animo Maide wapa, jungo gea zure abenturak jarraitzen. muxux. Ainhoa Inter

    ResponderEliminar
  3. Con esa sonrisa que tanto te caracteriza enseguida te vas a ganar a todo el mundo (al perro tambien). Animo que lo estas haciendo de cine!!! Mas fotos!!! Un besazo mai!!! Efra

    ResponderEliminar
  4. Maidertxu pozten naiz ondo zaudela jakiteaz.jarraituko dizugu pista hemendikan ta ea laster skype bidez hitzeiten deun.muxu handi bat!
    Leire

    ResponderEliminar
  5. Maider hara sorpresa!
    animo bizitza berrian ta besarkada bat añorgatik!
    amane

    ResponderEliminar