jueves, 14 de abril de 2011

INSTITUTUAN...

Kaixo guztioi!
Haber, kontatuko dizuet egun hauetan gertatutakoa; ibili naiz institutuan lanean. Jarri ditate gela bat institutuan bertan nere lana burutu ahal izateko.Nik burutuko dudan lana bi arlotan egongo da zuzendua.
Lehenengoa da Bienestar estudiantil arloan. Jarri didate isntitukoko botikinaren arduradun bezala, eta antolatzen bi astero etortzen dira mediku bolondresen kontsuta; hauek bisita medikoa pasatzen dute institutuko ikasle eta langileei. Proiektu hau hasi berria da, beraz ea lortzen degun pixkanaka bisita mediko kopurua handitzea.

Baita ere Lan Komunitarioak burutuko ditut. Hemengo ikasleek kurtsoa bukatu ahal izateko 120 orduko lan komunitarioren bat egin behar dute.Lan hori izan daiteke mota askotakoa (irakaskuntza errefortzua komunitateko eskoletan, elektronikako erreparaketak komunitatearentzat, institutuan laguntzea,..), taldeka egin behar dute eta talde bakoitzak bere ikasketekin erlazionatutako lan komunitarioren bat aurkezten du eta aprobatzen bazaie, burutu egiten dute. Institutua saiatzen hari da inguruko komunitateekin burutzen dituen lanak hobetzen eta handitzen. Orain hasteko egin behar degun lehenengo gauza da komunitatea ezagutu; horretarako prestatu degu inkesta bat familiaka bete behar dutena, hor jaso nahi degun informazioa batez ere honako hau da:
1-Zein gaixotasun daukaten beraien familian (Hipertentsioa, Diabetesa, Epilepsia,...) eta zenbat pertsonek pairatzen duten.
2-Elbarritasunik daukaten familian: fisicoa, kognitiboa, psikikoa,... eta zein motatakoa.
3-Zein formakuntza mota gustatuko litzaiekeen jasotzea: osasuna, sukaldaritza, eskulanak, ....
4- Beraien familiaren deskribapena: pertsona kopurua, zenbatek egiten dute lana, zein ingresu kopuru jasotzen duten, ikasketa mailak, ...

Horrela jasoko degun informazioarekin ikusiko degu komunitateak zein behar dauzkan eta orduan behar hoiek betetzeko, unibertsitateko ikasleekin egin ditzakegu proiektu komunitario ezberdinak.
Atzo, asteartean, eduki genun bilera instituko inguruko bi komunitateekin, erakutsi genien prestatu genuen inkesta eta eskatu genien prestatzeko beraien komunitateen krokis bat, guk jakin dezagun zenbat familia dauden eta horrela ikusi ahal izateko inkesta pasatzeko zenbat ikasle eta denbora beharko degun. Geratu gea Maiatzeko lehenengo astean, ea ekartzen diguten krokisa eta horrela lanarekin hasi gaitezkeen.
Ni oraingoz hasi naiz osasun arloko tailerrak antolatzen, Drogei buruzkoa prestatzen hari naiz. Nere ideia da tailerra datorren hilabetean ematea institutuan (datorren astean astesantua da, beraz ezdago klaserik) eta behin komunitatearekin lanean hasten garenean tailer berdinak erabili ditzakegu, ikasleekin batera hauek gai horien inguruan hezteko ere.
Ikasle talde bat aurkeztu zait bolondres bezala neri laguntzeko, hari dira prestatzen muralak drogen inguruko marrazki eta esaldiekin.

Hemengo gizartean ikusi deten gauza deigarriena da oso dieta txarra daukatela, dena prestatzen dute frejitua, gurin pila batekin, haragi asko, freskagarri pila bat, .... oso dieta txarra daukate eta horren ondorioz hipertentsio, loditasun eta diabetes arazo pila bat daude. Hori ikusita, landuko deten datorren gaia izango da hipertentsioa (HTA), nere bulegora etortzen da jendea tentsioa hartzera. Nahi ditut prestatu taula batzuk tentsio horiek apuntatzeko eta horrela kontrol bat jarraitu ahal izateko, haber, jungo gea ikusten eta joango naiz kontatzen....

Astesantuan Guanaritora joango naiz, hor dago beste IUJO bat eta hor daude lanean hiru bolondres: bilbotar bat, maldrildar bat eta Japoniar bat. Horrela astea elkarrekin pasako degu eta elkar ezagutzeko aukera izango degu. Bihar erosiko det biletea, ostiral gauean joateko hara.

Badakit argazkiak nahi dituzuela, haber aterako det baten bat eta igoko ditut, eske beti ahaztutzen zait kamara.... prometido datorren idatzian argazkiak igoko ditudala eh!
ondo segi ta lasterarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario