jueves, 7 de abril de 2011

HASIERA......

                             Beno, ezagutzen nauzue, badakizue eznaizela horrelako gauzen batere zalea, baina pentsatu det Blog bat egitea nere mugimenduen berri izan dezazuten. Gazteleraz idazten hasi naiz, baina oso fortzatua ateratzen zait, erabaki det euskeraz idaztea eta bukaeran gazteleraz laburpentxo bat egintea.

Apirilak 5ean iritsi nintzen Caracasera, oso hiri haundia, desorden ordenatu bateakin, hego ameriketako hiriburu gehienak bezala. Nere bila etorri ziran Fe eta Alegríako bi langile, eta kotxean eraman ninduten ONGDak Caracasen daukan bolondresentzako etxera; zuetako norbait Caracasera etortzen danean, etxe horretan gerauko gea.
Ordu aldaketa zela eta (6,5 ordu gutxiago) ler eginda nengoen, beraz pixka batean etxean bizi diren Jesus (fe y Alegrian lana egiten duen bolondresa, Gazteizekoa da eta dagoeneko Caracasen 16 urte daramatza) eta Javier-ekin (Fe y Alegriaren irratian egiten du lana) hitzegiten egon nintzen eta ohera joan nintzen.

Apirilak 6a
                           Caracasen lehenengo eguna...oso intentsoa eta interesgarria. Juan Carlos-ekin egon nintzen egun osoa, bera da Fe y Alegriak Venezuelara ekartzen dituen bolondresen arduraduna.
Goizean kontsuladoan egon ginen, Venezuelan residente bezela alta ematen. Denbora dexente tardatu genun, kola luzeak, paper asko bete....
Gero jun ginan bazkaltzera Pabeioi bat, hau venezuelako plater tipiko bat da, eta frutazko zuku batzuek edan genituen. Oso goxua zegoen dena, baina ez nintzen gai izan bukatzeko. Jarraian plater honen argazki bat jartzen dizuet, pabellon criollo osatzen dute: arroz txuria+platano frejitua+frijole beltzak+haragia. Hatin jaten genun arroz con frijoles famatuaren zapore berdina dauka, ze oroitzapenak....



Gero heman genun bueltatxo bat Fe y Alegria-ren ofizinetara iritsi arte. Bertan bildu nintzan Javier-ekin, bera da Venezuelako IUJO (Instituto Universitario Jesus Obrero) guztien zuzendaria (5-6 zentru inguru daudela uste det). Oso tipo jatorra ta interesgarria, gainera España asko ezagutzen du, erreza da berekin hitzegitea. Baita ere Judith egon zan bileran, bere ere da zuzendaritzan dabilenetariko bat, oso emakume jatorra eta atsegina. Oso gustura egon nintzan bileran, komentatu zidaten nola sortu ziren IUJOak, nolakoa den bereain lana,.... Beraien logoa onako hau da: 


Gero joan gine Catia auzoko IUJOa ezagutzera. Harrituta geratu nintzen, a ze nolako antolakuntza daukaten! Hasteko, institukoko zuzendariarekin bildu ginan, oso emakume jatorra eta atsegina, gertukoa. Explicatu zidan beraien lana zertan datza, nola motibatzen dituzten ikasleak, .... irakasle ezberdinekin hitzegiteko aukera ere izan nuen. Gero beraien instalazioak erakutsi zizkidaten.
Arratsaldeko zazpietan, gaua da ia hemendikan, oraindik patioa ikaslez beteta zegoen, denak saskibaloiera jolasten, futbolera, hitzegiten, .... oso giro ona sumatzen da, esan didate ume hauek bizi diran auzoak ezdirela batera seguruak, delinkuentzia maila oso altua dagoela eta orduan bertan seguru daudenez, ba gaueko bederatziak arte, orduan isten baitu atezainak atera, geratzen direla patioan ikasleen gehiengoak.
Baita ere klasetik kanpo egiteko ekintza asko dauzkate,aukera ezberdin pilo bat dituzte: karate, antzerkia, salsa, perkusioak, .... komunitateko umeei ere zuzenduta daude ekintza hauek.

Gero gauean etxera ekarri ninduten bueltan, oso egun interesgarria izan zan. Geratzen naizen gauza nagusiarekin da, hemengo jendeak ezadaukala gurekin zerekisirik, oso atseginak dira, errespetu handia somatzen dute, beti daude oso pendiente,....
Gauean etxean Alicia ezagutu nuen, bera Almeriakoa da, Caracasen dago Fe y Alegriako irratian lana egiten, kazetaria da bera. Berekin egondu nintzan denbora luzez hitzegiten, berak dagoeneneko urte erdia darama hemendikan. Aholku asko eman dizkit, oso ondo etorriko zaizkidala uste dut.

Beste batean gehiago....

1 comentario:

  1. Maider!!!niri hartu didazu testugua ee!!!

    hemendik dena ondo, bero handia iten du asiq aprobetxatzen gaude!!!

    ENERGIA izan (nagusi)

    primeran ibili eta muxu bat1!!

    ResponderEliminar