lunes, 25 de abril de 2011

ASTESANTUA GUANARITON:

 Kaixo guztioi!
Bueno, jarraian astesantuan egin dudanaren laburpentxo bat kontatuko dizuet. Lehenik eta behin inpini dizuet mapa bat, Venezuelarena, horrela ahalko zarete egokitu eta orientatu hobeto.


-Maracaibo: Ni nagoen hiriaren ondoan dagoen hiria.
-San Francisco: Ni nagoen hiria.(IUSF-a hementxe dago)
-Caracas: Venezuelako hiriburua.
-Guanare: Guanaritotik gertuen dagoen hiria.
-Guanarito: astesantua pasatzen egon naizen herria.

Maracaibotik Guanarera autobusean joan nintzen, gauean lotan (10 ordu inguru). Guanaretik Guanaritora joateko errepidea obretan dago, oso gaizki dago, zuloz beteta, harri askorekin, argirik gabe... joaterakoan Luis-ekin (Guanarikoko institukoko zuzendariarekin) joan nintzen bere kotxean, eta oso ondo; baina bueltan hartu nuen buseta bat, kriston euri zaparrada egiten zuen, dana zegoen urez beteta... tximistak ziren errepideari argia ematen zioten bakarrak... autobusean baino, zirudien itsasontzi batean ginela igota. Arazorik gabe iritsi nintzen Guanarera eh!lasai egon!!

Guanarito da oso ezberdina, ez dauka San Franciscorekin batere ahantzik. Herritxo bat da, oso berdea, zelaiez inguratuta, fruitu eta barazki askorekin, animali asko (behiak, bufaloak, oiloak, gartzak,....),.. azken finean herri bateko giroa dauka. Jendea asko ezagutzen da beraien artean,...
Hona hementxe Guanaritori atera nizkion argazki batzuk:






Guanariton dagoen IUJO-ak eskaintzen du formakuntza agropecuarioa. Horretarako dauzkate zelai handiak, animali eta landare mota ezberdin askorekin, biberoak, la vaquería (bufalo eta behi esnea jasotzeko)....
Oraindikan dago eraikuntza bukatu gabe, presupuestoa dela eta. Hala ere 250 ikasle inguru dazkate eta beraiekin ekintza asko burutzen dituzte.
Hau da IUJO-aren argazki bat, badakit ez da oso ondo ikusten, baina da dagoena.



Goiz batean joan ginan esne bila vaqueriara, eta bertan ikusi genituen bi txekor gau hortan bertan jaio zairanak, hona hementxe argaki pare bat, zuek ere ikus dezazuen.

Guanariton daude lanean bolondres gehiago, badago gendea madrilekoa (jesus eta Javi), bilbotarra (Asier), japoniarra (Myyuki), boliviakoa, (Rosirihs)... oso gustora egon naiz beraiekin, zeren eta orain arte ez det izan aukera Venezuelaz kanpoko beste inorekin egoteko, beti izan naiz ni kanpotar bakarra. Oso ondo egon naiz beraikein egun hauetan, ea laster bidaltzen duten beste bolondresen bat gehiago nerekin hona eta horrela gutxienez akonpainatuagoa egongo naiz.
Guanariton gauza asko egin ditugu. Iritsi nintzen lehenengo egunean Myyuki-ren urtemuga zen, eduki genun barbakoa eta gero torta urteak ozpatzeko. Baita ere jolastu ditugu futbol partiduak (IUJO-ko zelaiean), patazko tortilak prestatu ditugu, lehenengo aldiz erre ditut sorbaldak, txirringaz ibili gara, buiñueloak egin ditugu, Javi-ren gela berria margotzen ibili gara,... eta abar.

Hilabete pare bat barru lehen sorospen ikastaro pare bat emango dituzte Guanaritoko IUJOan, komunitateko jendearentzat eta baita ikasleentzat ere. Laguntza eskatu didate gai batzuk lantzeko, beraz, seguraski, laister itzuliko naizela Guanaritora. Horrela bisitan itzultzen naiz...

1 comentario:

  1. Maider, buenas tardes
    Aunque no te lo parezca, estamos en El Mas. Quien intenta escribir es Jorge.
    Ya sabemos de ti, de modo que cuando acabe todo el "cachondeo" montado alrededor de los gin-tonics ya contactaremos contigo.
    Muchos besos y hasta pronto.

    ResponderEliminar